Menu Close

Zerbitzuak

Zaldiketa-eskolak

– Klubak 8 zaldi, 13 poney eta 9 poney txiki dauzka.
– Zaldiketa-eskolak adin guztietarako pertsonei zuzenduta daude, 3 urtetik aurrera.
– Hastapeneko, hobekuntzako eta lehiaketako eskolak ematen dira (Heztea, Jauzia, Osoa). Lauhazkako eta kiroletako teknikari izateko azterketak prestatzeko eskolak ere ematen dira.
– Zaldiketa-eskolak irakasle tituludunek ematen dituzte

Zaldiketako ikastaroa

Hiruhilekoko eskolak dira, urritik maiatzera, ordu 1eko 10 eskolako saioetan.
Prezioa: 100€.

Ikastaro teorikoa eta praktikoa da, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatuta, eta Hipikaren Gipuzkoako Federazioak lagunduta. 0tik 2ra izango litzateke maila.

Ikastaroa astean behin egiten da, eta 10 egun irauten du, OHOko 3.etik aurrerako ikasleentzat (8-9 urte).


Hasiera: Urria.
Amaiera: Maiatza.

Ordutegia: ateartetik ostiralera, 17:00etatik 18:00tara eta 18:00etatik 19:00etara

Udako kirola

Udan, zaldiketako ikastaro diru-laguntzadunak egiten dira, Irungo Udalarekin batera.

Ordu 1eko 10 eskola dira, astelehenetik ostiralera, arratsaldeetan, 2 asteetan.
Udako hilabeteetan, uztailean eta abuztuan, egiten dira, 7 urtetik aurrerako umeentzat.

Prezioa: 100€.

Udako kanpamentuak zaldiz eta askoz gehiago…

Goza ezazu zure kirol gogokoena
Hainbat udaleku Kostan Ezagutu
itzazu adiskide berriak…
…eta askoz ere gauza gehiago!!!!

Kanpamentuak 7 urtetik aurrerako umeentzako dira, eta bertan, zaldiketa eta jarduera gehigarri ugari egin ahal izango dira, hipika leku pribilegiatuan dagoela aprobetxatuz, Gipuzkoako kostaldean eta mendiz inguratuta baitago.

Ez da beharrezkoa zaldiketa-maila jakin bat eta zaldiari buruzko ezagutzak edukitzea, nahikoa da ikasteko gogoa eta gure zaldiekin eta poneyekin eta egin ahal izango dituzten jarduera gehigarri guztiekin (hondartza, surf, eskalada,…) gozatzeko gogoa edukitzea. Aukera aparta da inguru paregabean lagun berriak ezagutzeko.

Poneyan ibiltzea

ADINA: Hiru urtetik aurrera.
IRAUPENA: Ordu erdia, gurasoek lagunduta, hipikako lursailetan barrena.
PREZIOA: 8 €(Bazkide eta familiarrek 4€)
Ez dago ordua hartu beharrik.


Lauhazkako azterketak

Jaizubia Hipika Elkarteak lauhazkako azterketetarako zenbait deialdi egiten ditu urte osoan, 1. mailatik 7.era.

Interesatuz gero, hitz egin monitoreekin.

Beste jarduera batzuk

Urtebetetze-jaiak:

4 urtetik 7ra bitarteko umeak.

Prezioa: 15€/ume bakoitzeko..
Ordutegia: 17:00-20:00 edo 16:00-19:00; alda daiteke asteartetik ostiralera.
Monitoreak: Txiribuelta”ko denbora libreko monitore 1 edo 2.
Edukiak: Ibilaldiak sehdlanden, merienda tabernan eta jokoak.
Betekizunak:Parte-hartzaileen zerrenda, eta urtebetetzea antolatzen duen heldu arduradunaren datuak.

8 urtetik 12ra bitarteko umeak.

Prezioa: 17€ ume bakoitzeko
Ordutegia: Zehazteko, asteburuetan, arratsaldez.
Monitoreak: ”Txiribuelta”ko denbora libreko monitore 1 edo 2 eta Jaizubiako monitoreak.
Edukia:Lehenengo kontaktua eskola kolektibo batean (poney 1 eta 2 parte-hartzaile), merienda eta jolasak.
Betekizunak: Parte-hartzaileen zerrenda (izena-abizenak, helbidea, NAN, harremanetarako telefonoa).

Prezio bereziak taldeentzako, ezkondu aurreko agur-afaria, enpresak, alardeak, danborradak, inauteriak, etab.

Poneyak eta zaldiak alokatzen dira
auzoetako eta herrietako jaietarako,…