Menu Close

RICARDO JURADOK, FEDERAZIO NAZIONALEKO JAUZIEN HAUTATZAILEA ETA ENTRENATZAILEAK, KLINIK BAT ESKAINIKO DU IRUNEN

Hitzordua urtarrilaren 2an eta 3an izango da, eta baliteke aldaketak egotea, Covid-19 pandemia dela eta

Ricardo Jurado, Espainiako Hipika Errege Federazioko egungo hautatzailea eta jauzien entrenatzailea, 2021eko urtarrilaren 2an eta 3an Irungo Jaizubia Zaldi Eskolan izango da klinic bat eskaintzeko. 15 eta 18 plaza inguru egongo dira eta, betez gero, urtarrilaren 4an eta 5ean beste jardunaldi batzuk egiteko aukera dago.

Horrela, Irunek jardunaldi batzuk izango ditu, eta bertan Ricardo Juradoren aholkuez eta jakinduriaz gozatzeko aukera izango dute interesatuek. Honen helburua ikasleen zaldiketa edota zaldien entrenamendua hobetzea da, hautatzaile eta entrenatzaile nazionalaren eskutik.

Klinikean izena eman nahi dutenek Xabier Berrotaranekin (638074570) jarri beharko dute harremanetan eta Jaizubia Zaldi Eskolaren kontuan ordaindu ahala (100 euro) izena emanda geratuko dira. Boxa behar dutenek 40 euroko gehigarriarekin eskatu beharko dute.

Jarduerak aldaketak eta eteteak izan ditzake, Covid-19ren pandemiak eragindako egungo egoerak hala eskatuko balu.

Ricardo Jurado

Ricardo Jurado Espainiako Errege Federazioko jauzien hautatzaile eta entrenatzailea da, 2018tik. Bost Espainiako Txapelketa absolutu irabazi ditu (1999, 2000, 2001, 2005 eta 2008), hiru Europako Txapelketa (Hickstead 1999, Arnhem 2001 eta Manheim 2007) eta bi Munduko Txapelketa (Jerez 2002 eta Aachen 2006).

Sidneyko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. 27 Nazioen Kopetan parte hartu du (1999tik 2010era), eta Lisboan, Bartzelonan, La Baulen eta Gijonen (bi aldiz) jokatutako kopak irabazi ditu.

Gainera, Bartzelonako Nazioarteko Sari Handiak irabazi ditu: Samsung finala (2007), Lisboako CSIO (2001), CSI2* Toledo (2006), CSI2* Bartzelona (2006), CSI3* Dinard (2008) eta CSI2* Fontainebleau (2008).