Menu Close

JAIZUBIA ZALDI ESKOLAK GABONETAKO IKASTARO TRINKOAK ESKEINIKO DITU

Hiru aste izango dira guztira, abenduaren 19tik urtarrilaren 4ra, eta ikasleak bat, bi edo hiru astetan eman ahal izango du izena

Jaizubia Zaldi Eskolak Gabonetako ikastaro trinkoak eskainiko ditu aurten ere. Covid-19aren pandemiak eragindako egoera dela eta, behar bezala garatzeko segurtasun-neurri guztiak hartuta antolatu dira.

Ikastaroak abenduaren 19an hasiko dira, larunbatean, eta urtarrilaren 4ra arte iraungo dute. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da klaserik egongo. Hiru aste izango dira guztira, eta erreserbak astero egingo dira, bat, bi edo hiru astetara apuntatzeko aukerarekin.

Hauek herritar guztiei zuzenduta daude, lau urtetik aurrera, ikaskuntza-maila desberdinak garatuko baitira: hasiera, erdiko maila eta aurreratua. Sei laguneko hiru talde osatuko dira, Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak betearazteko.

Gabonetako ikastaro trinkoetarako prezioak honako hauek dira:

  • Astebete: 130€ bazkideentzako / 150€ bazkide ez direnentzako.
  • Bi aste: 240€ bazkideentzako / 280€ bazkide ez direnentzako.
  • Hiru aste: 330€ bazkideentzako / 370€ bazkide ez direnentzako.

Jaizubia Zaldi Eskolak zaldi gainean perfekzionatu nahi duten guztiak animatzen ditu ikastaroetan izena eman dezaten, baita zaldiketa lehen aldiz probatu nahi dutenak ere, ikasteko aukera ezin hobea izanik.

Interesa duen orok erreserba egin beharko du 638074570 telefonoan (Xabier Berrotaran) edo klubeko bulegoan.