Menu Close

2020ko GIPUZKOAKO JAUZIEN TXAPELKETA ATZERATU DA

Covid-19 pandemia eta herritarrak gaur egun jasaten ari diren osasun-egoera dela eta, eta kontuan hartuta osasun publikoa gailendu behar dela beste ezeren gainetik, 2020ko Gipuzkoako Jauzi Txapelketa atzeratzea erabaki da, otsailaren 6an eta 7an Irungo Jaizubia Zaldi Eskolan egitekoa zena.

Gizarte gisa arduratsuak izan behar dugu ahalik eta azkarren garai hobeak etor daitezen. Guztion lana eskertzen dugu, eta kirolariak eta klubak animatzen ditugu hilabete hauetako lan onarekin jarraitzera.